Ekitaldietako bertan behera uztea

Guraso, lankide, boluntario, babesle, korrikalari zein mendizale agurgarriak,

2021eko urrian HERRI AMETSA TALAIA antolatzeko erabakia hartu genuen eta bidea erraza izan ez bada ere, hilabete hauetan lanean gogoz aritu gara. Gaur egun bizi dugun egoerak, ordea, hausnarketak egitera bultzatu gaitu eta noski, erabakiak hartzera.

Alde batetik, Covid-19ak ikastolan duen eragina eta sor ditzakeen arriskuak kontuan hartuta eta bestetik, ekintzen antolakuntzan ditugun eta sor daitezkeen zailtasunak direla eta, pena handiz, urtarrilaren 30ean ospatu behar genituen HERRI AMETSA TALAIA mendi krosa, mendi martxa eta kros txikia bertan behera uztea erabaki dugula jakinarazi nahi dizuegu.

Honenbestez, barkatu erabaki honek sor ditzakeen eragozpenak. Ekintzetan izen-eman duzuen guztiei diru itzulpena egingo zaizue.

Besterik gabe, hurrengo edizioan elkar ikusiko garelakoan.