Cross de montaña

Ulian zehar izango da, Herri Ametsa Ikastolatik hasita, eta 15 km-ko luzera izango du. Ibilbidea eta kilometroak behar bezala seinaleztatuta egongo dira, kartelen bidez.

Bi hornidura postu atonduko dira. Postu horietan, parte hartzaileei edariak eskainiko zaizkie (musukoa jarrita izan beharko da nahi dena hartzeko) baina osasun aholkuei jarraituz, oraingoz, ezingo dugu janaririk eman.

Bestalde, hondakin gutxiago sorrarazteko eta ingurumena zaintzeko helburuarekin hemendik aurrera ez dira plastikozko edalontziak egongo.

Beraz, parte-hartzaile bakoitzak edalontzi berrerabilgarri bat (poltsikoan gorde daitekeena, adibidez) ekarri beharko du.

Sakatu irudian Wikiloc-era joateko eta tracka deskargatzeko