Poltsa banaketa eta egitaraua

Badatoz Herri Ametsa Talaia mendi krosa eta martxa. Aste honetan parte hartzaileei poltsak banatuko dizkizuegu.

POLTSA BANAKETA

NON?

  • Ikastolan (Guardaplata Bidea, 28, 20016 Donostia, Gipuzkoa)

NOIZ?

  • Urtarrilaren 25ean eta 26an, arratsaldeko 15:00ak eta 19:00ak bitartean.
  • Urtarrilaren 28an, 8:00etatik 9:45ak arte.

 

URTARRILAREN 28rako EGITARAUA

Ikastolak 8:00etarako irekiko ditu parte hartzaileentzat ateak.

  • 9:15 MENDI MARTXA
  • 10:00 MENDI KROSA
  • 12:00 (gutxi gorabehera) SARI BANAKETA
  • 12:20 (gutxi gorabehera) HAMAIKETAKOA

Motorrak aparkatzeko toki asko dagoela gogorarazten da. Autoentzat, aldiz, espazioa mugatua da.

Edozein zalantza baduzue idatzi e-mail honetara kirolkomisioa@herriametsa.com edo deitu 943 393520 telefonora.

Asko gozatzea espero dugu.

Eskerrik asko!