2018-11-28

Kros txikiaren arautegia

1.- Data eta lekua

Herri Ametsa Talaia Kros Txikia 2019ko urtarrilaren 27an, goizeko 9:00etan hasiko da. Abiapuntua eta helmuga Herri Ametsa Ikastolan izanen dira. Ez da lehiaketa: helburua ume guztiek ongi pasatzea eta ibilbide osoa egitea da. Horretarako, une orotan boluntarioen laguntza izanen dute.

 

2.- Ibilbidea

Hainbat ibilbide daude, umeen adinaren arabera. HH eta LH-ko umeak boluntarioekin aterako dira eta helmugatik gertu bakarrik iristen utziko dituzte.

  • DBH (gutxienez 5 ikasle; gehienez, 20): 800 m. 8:45etan.
  • LH 4, 5 eta 6 (gutxienez: 5 haur; gehienez, 20): 500 m, 8:55etan.
  • LH 1, 2 eta 3 (gutxienez: 5 haur; gehienez, 20): 200 m, 9:05etan.
  • HH 3, 4 eta 5 (gutxienez: 5 haur; gehienez, 20): 100 m, 9:10etan.

 

3.- Izen-ematea

3 eta 15 urte bitarteko haurrek esku har dezakete, doan. Epea 2018ko abenduaren 3tik 2019ko urtarrilaren 25a arte (biak barne) izanen da eta izena kross.herriametsa.com webgunean eman beharko da. Probaren egunean bertan ere izena eman daiteke, lekua badago, goizeko 8:30etatik 8:50ak arte. Horretarako, irteera-helmugako arkuaren ondoan (futbol zelaian)  egongo den gunera joan beharko da.

8-15 urtekoen artean, eskola-kirola egiten dutenek izanen dute asegurua soilik; aldiz, 8 urtetik beherako haurrek ez dute asegururik.

Izena ematean, gurasoek edo legezko tutoreek, haur parte-hartzailearen arduradun direnez, ziurtatuko dute haurrak ez duela kros txikian esku hartzeko eragozpenik eta, horrenbestez, esku hartzeko baimena ematen diotela.

 

4.- Oparia eta hamaiketakoa

Parte hartzaile guztiei opari bat emanen zaie. Egunean bertan dortsala banatuko zaie, goizeko 8:30etatik 9:00ak bitartean irteera-helmugako arkuaren ondoan (futbol zelaian) egongo den gunean.

Oparien zozketan ere parte hartu ahal izango dute. Eguneko ekintzak amaitutakoan, ekintzetan parte hartu duten guztiei hamaiketako polita eskainiko zaie.

 

5.- Ingurumena 

Uliako zati bat Kontserbazio Bereziko Eremua da. Beraz, tokiok ahal bezainbeste zaintzeko eskatzen da.

 

6.- Ibilbidearen segurtasuna 

Boluntarioen eta Gurutze Gorrikoen laguntzaz, antolatzaileek kros txikia ondo ateratzea eta arazorik ez izatea bermatuko dute. Ziurtasun-arrazoiak direla kausa,  antolakuntzak azken momentuko aldaketak egiteko eskubidea izanen du, baita ekitaldia bertan behera uztekoa ere, eguraldi txarrarengatik edota ibilbidea arriskuan jar lezakeen edozein gorabeherarengatik.

 

7.- Irudi eskubideak

Parte hartzaile bakoitzak ontzat ematen du antolatzaileek ateratako argazki edo bideoetan euren irudia libreki erabiltzeko eskubidea.

 

8.- Arautegiaren onarpena

Ekintza honetan parte hartze hutsak arauok onartzea dakar.

 

Argibideak   

Telefonoa: 943 393 520
Emaila: kirolkomisioa@herriametsa.com
Webgunea: kross.herriametsa.com
Facebook: www.facebook.com/herriametsatalaia