2017-12-02

Martxan izena emateko prozesua – 1. erregistroa

1 Erregistratu sisteman

2 Izena eman proban

Mendi martxan izena emateko epea 2018ko abenduaren 3tik 2019ko urtarrilaren 25a arte (biak barne) izanen da. Probaren egunean bertan ere izena eman daiteke, goizeko 8:15etatik 9:15ak arte, betiere 250 parte hartzaileren gehienezko kopurura iritsi ez bada. Proban parte hartzeko, martxaren arautegia onartzea ezinbestekoa da.

Parte hartzaile guztiek www.herrikrosa.eus webgunean sartu behar dute eta, lehen aldia bada, hantxe erregistratu. Ondoren, mendi martxan izena emateko aukera izango dute. Aurreko urteetatik erregistratuta dauden helduek nahiz haurrek (aurrekoko edizioetan erregistroa egin zuten adin txikikoek ez dute kode berririk sortu behar: aurreko edizioko kode bera sartzea nahikoa izango da) ez dute erregistroa berriro egin behar. Beraz, herrikrosa webgunean erregistratuta bazaude hurrengo urratsera joan eta bestela jarrai itzazu irakurtzen beheko jarraibideak.

Nortasun Agiririk ez dutenek (haurrek, alegia) erregistroko txantiloian haren zenbakia bete behar den lekuan, identifikazio kodea jarriko dute:

  • aurrena, izenaren lehen letra,
  • jarraian, lehen deitura osorik eta,
  • azkenik, jaiotza-data (hasieran, urtea, lau zenbakiez; gero, hila eta eguna, bina zenbakiz).

Ez da tarterik utzi behar: hots, 2006ko maiatzaren 30ean jaiotako Joxe Mari Gartzia Lasa parte-hartzaileari jgartzia20060530 jarriko zaio.

Gogoratu, aurreko edizioetan erregistroa egin zutenek ez dute berriro egin behar eta hurrengo urratsera joan behar dute.

2 PROBAN IZENA-EMAN