Ibilbideak
Mendi krosa
Ulian zehar izango da, Herri Ametsa Ikastolatik hasita, eta 15 km-ko luzera izango du. Ibilbidea eta kilometroak behar bezala seinaleztatuta egongo dira, kartelen bidez.
Bi hornidura postu atonduko dira. Postu horietan, parte hartzaileei edariak eta jatekoa eskainiko zaizkie.
Ikusi ibilbidea Wikilock-en
Mendi martxa
Herri Ametsa Ikastolatik hasita, Ulian zehar izango da eta 9,3km-ko luzera izango du. Nahi duenak 3,5Km-koa izango den ibilbide motzagoa egin dezake.
Zenbait arduradunek parte hartzaileak ibilbidean zehar gidatuko dituzte. Hala ere, ibilbidea eta kilometroak behar bezala seinaleztatuta egongo dira, kartelen bidez.
Hornidura postu bat atonduko da 5. kilometroan. Parte hartzaileei edariak eta jatekoak eskainiko zaizkie.
- Ikusi ibilbide luzea Wikilock-en
- Ikusi ibilbide motza Wikilock-en
