Mendi krosa

Herri Ametsa Ikastolatik hasita, Ulian zehar izango da mendi lasterketa eta 15,3 km-ko luzera eta 686m-ko desnibel positiboa izango du. Ibilbidea eta kilometroak behar bezala seinaleztatuta egongo dira, kartelen bidez.

Bi hornidura postu atonduko dira (5,5 Km eta 11,1Km). Postu horietan, parte hartzaileei edariak eta jatekoa eskainiko zaizkie.

Bestalde, hondakin gutxiago sorrarazteko eta ingurumena zaintzeko helburuarekin hemendik aurrera ez dira plastikozko edalontziak egongo.

Parte-hartzaileei edalontzi berrerabilgarri bat (poltsikoan gorde daitekeena, adibidez) ekartzeko esakatzen diegu.

Sakatu irudian Wikiloc-era joateko eta tracka deskargatzeko