Mendi martxa

Herri Ametsa Ikastolatik hasita, Ulian zehar izango da eta 9,3km-ko luzera izango du. Nahi duenak 3,5Km-koa izango den ibilbide motzagoa egin dezake.

Zenbait arduradunek parte hartzaileak ibilbidean zehar gidatuko dituzte. Hala ere, ibilbidea eta kilometroak behar bezala seinaleztatuta egongo dira, kartelen bidez.

Hornidura postu bat atonduko da 5. kilometroan. Postu horretan, parte hartzaileei edariak eskainiko zaizkie (musukoa jarrita izan beharko da nahi dena hartzeko) baina osasun aholkuei jarraituz, oraingoz, ezingo dugu janaririk eman.

Bestalde, hondakin gutxiago sorrarazteko eta ingurumena zaintzeko helburuarekin hemendik aurrera ez dira plastikozko
edalontziak egongo. Beraz, parte-hartzaile bakoitzak edalontzi berrerabilgarri bat (poltsikoan gorde daitekeena, adibidez) ekarri beharko du.

9,3 Km-ko ibilbidea. Sakatu irudian Wikiloc-era joateko eta tracka deskargatzeko
3,5 Km-ko ibilbidea. Sakatu irudian Wikiloc-era joateko eta tracka deskargatzeko